XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina egun baten, neskearen nebeak sorots egin eutsan bere arrebeari eta ha fetura ha ikusi ebanean, txarto eritzita, bataren suak eta bestearen haronakoak amaitzea erabagi eban, berbabideak zabalduan ere.

Horretarako, bere arrebea bildurtzeko, guzur itzel bat asmatu eban.

Zein eta hauxe: Euliski markinar basajauna etorteko zala Izaro ondoko lamiñetara, abemarietatik goizeko argikanpaen bitartean.

Neskea, bildursartu eta guzti geratu zan etxean orduko gauean.

Bere nebea ostera, hartu besape bete galtzupoila eta mistoak, eta hara han non doan Murgu ondoko hondartzara eta hantxe biztu sua.

Prailegaiak ez ekian ezer eta beti lez urten eban, gau ilunean, sua egoan okelurantz.

Baina haranzkoan ez eban aurkitzen biderdiko lamin-haitza eta halakoren baten, ahulduta, hatz eta behatzak kipututa eta ia-ia konortea galdu eginik heldu ei zan sua egoan tokira, baina han ez egoan neskarik.